Mikel Azpiroz Musikaria
Azpirozen musika –Ricardo Aldarondo musika kritikariak deskribatu izan duen bezala– hainbat geltokitatik igarotzen da, konpartimentu itxietan gelditu gabe, lengoaia bat sortuz non sintetizatzen den ñabarduraz betetako estiloa, notarik sobera ez duten melodia dotoreetan: inpresionismoa, beste lurralde batzuetako printza exotikoak, baita Euskal Herrikoak ere, bluesik izkinakoenak, abangoardiako joera sotilak…
Mikel Azpiroz sei urte zituela hasi zen pianoa ikasten; Kontserbatorioan egindako musika klasikoko ikasketak laster bideratu ziren jazzaren eta bluesaren esparruetara. Musikari, konpositore eta ekoizle gisa egin duen ibilbidean berak garatutako proiektuak daude (Elkano Browning Cream) eta baita hainbat bakarlari eta talderekin egindako lanak ere (The Waifs, Duncan Dhu, Travellin’ Brothers, Jabier Muguruza, Elena Setien…).
